Iniciar sesión

Antonio Blay

Antonio Blay Bartzelonan jaio zen 1924an eta bertan hil zen 1985ean. Oso gaztea zela,  ekialdeko pentsamoldeak errealitateari buruz zeukan begiradak interesa piztu zion eta  saiatu zen gure mendebaldeko pentsamendura ekartzen forma eraginkorra eta erabilgarri batean. Baina lan hau ez zen izan ariketa intelektual hutsa baizik eta bere esperientzian oinarritua; izan ere, bere bidaiak errealitatearen muineraino eraman zuen. Han ez dago ezer ezkutuan, dena da argitasuna eta dena dago ondo. Blayk ziurtasun eta ontasun hori helarazten zuen eta guztiak gonbidatzen zituen bidaia hori egitera. Beraz, berarentzat izatearen funtsa horretan zetzan: gu garen errealitatea aurkitzean. 
 
Horrela, berak proposatzen zuen bidea gero eta gehiago norbera izatea da: bakoitzak bizi izandako esperientzietan oinarrituz, zailtasunak saihesteko errezetarik gabe. Hau da, bizitza eskola bezala erabiliz, eta  sortzen diren oztopoak akuilu bihurtuz, gure benetako izatea topatzeko. Horrela, gauzei bueltak eman beharrean, aurrez aurre eta intentsitatez begiratu beharko genieke euren esanahia eta gure garapenean daukaten papera ulertzeko. Bere iritziz, ikusteko eta ulertzeko asmoz  begiratzeak oreka posizioa, segurtasuna eta irekiera garatzen ditu, era horretan askatasun osoa ahalbidetuz.
 
Blay zen askatasun, indar eta serenitate horren adibidea. Baina harrigarriena honako hau zen, bera bazela hori gizon arruntaren itxura gordez: gutako bat, baina benetan zer garen konturatuta zegoena.
 
Honek denak norbera konfidantzaz betetzen laguntzen du. Berak lortu bazuen, zuk ere egin ahal izango duzu.

Web ofiziala: http://www.antonioblay.com