Iniciar sesión

Gai zehatzei buruzko hitzaldiak

Gai zehatzei buruzko hitzaldiak

ADCA elkarteak bere ildoko kontzeptuen inguruko hitzaldiak eskaintzen ditu bere teoria zein eguneroko praktika ezagutu nahi duten pertsona, elkarte edo taldeentzat.  

Hitzaldi hauetan, Antonio Blayen irakasbideak azaltzen dira era erraz eta erabilgarri batean, praktikan jarri nahi dituen edonorentzat. Ikuspuntu praktiko eta baliagarri honek, bakoitzaren eguneroko arazoetan eragiten duenak, ariketa praktikoak erabiltzen ditu kontzeptuak finkatzeko.

Hitzaldi hauetako bakoitzak bere eduki propioa dauka baina, aldi berean, multzo bezala, jarraikortasun bat daukate; izan ere, era gradualean eskaintzen dute gizakiongan dauden hiru kontzientzia mailak: pertsonaiaren kontzientzia maila, ni esperientziarena eta inpertsonalitatearena, goragoko kontzientzia mailetarako atea dena. Modu honetan, hiru hitzaldiak trilogia oso bat bezala aurkeztu ahal dira, gizakiaren kontzientziaren ibilbide osoa jasotzen duena, hain zuzen. 

1.- Pertsonaiari buruzko hitzaldia

2.- Ni-esperientziari buruzko hitzaldia 

3.- Goragoko kontzintzia mailei buruzko hitzaldia