Iniciar sesión

Goragoko kontzientzia mailei buruzko hitzaldia

Goragoko kontzientzia mailei buruzko hitzaldia

Goragoko kontzientzia mailetara heltzea, eurak esperimentatzea eta eguneroko bizitzan operatibo bilakatzea beti aurkeztu da gizaki arruntarengandik oso urruti dagoen kontua bezala, mistiko eta argiztatuen gutxiengo baten pribilegio bezala. 

Hala ere, Antonio Blayk normaltasun osoz tratatzen zuen gai hau; izan ere, Antoniok berak esperimentatu zuen eta bazekien kontakto eta bizipen hori praktikoa, hurbilekoa eta eskuragarria zela autoerrealizaziorako bidea egin nahi zuen edonorentzat.

Mintegi honetan gizakiaren errealitate existentzialetik abiatuko gara, ni esperientzia kontzeptutik, eta gaitasun esentzialetan sakonduko dugu euren jatorrira heldu arte. Jatorri hori geure izateko era indibiduala baino harago dago. Era berean, ikusiko dugu zelan ikusi ahal den oso era desberdinean errealitate zehatz bat bizi dugun kontzientzia mailaren arabera. Eta existentziaren goragoko ikuspegi batera zelan heldu azalduko dugu.

GORAGOKO KONTZIENTZIA MAILEI BURUZKO HITZALDIAREN PROGRAMA

1.- Kontzientziaren egungo egoera.
Pertsonaiaren kontzientzia
Ni-esperientziaren kontzientzia
Gizakiaren gaitasun esentzialen kontzientzia

2.- Ni-esperientziatik ni-esentzialera
Gaitasun hauen jatorria. Ni-esentziala
Zentramentua. Lehen kontaktua ni-esentzialarekin.
Ni-esentzialaren esperientzia. Hondoa eta goragoko kontzientzia mailak

3.- Goragoko kontzientzia mailak. 
Errealitate existentziala goragoko kontzientzia mailetatik.
Transzendentzia: iturri gorenerantz.
Goragoko kontzientzia mailak: kontaktua eta bizipena.
Intuizioa, otoitzaldia.
Autoerrealizazioa azken pausu bezala.

Hizlaria

Jordi Sapés de Lema.

Prezioa

150 euros (gehi joan-etorri eta hazkurri gastuak, zonaldearen araberakoak)

Kontactoa

Info gehiago lortzeko aposta bat bidali ahal duzu E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  -era.