Iniciar sesión

Jatorria eta helburuak

ADCA sortzen da gizatalde batek erabakitzen duenean barne-lanaz arduratzen den lan-ildo bat ezagutaraztea. Lan-ildo honen helburua pertsonaren autoerrealizazioa da, eguneroko bizitza errealitate esentzialetik bizitzeko, gozamenean eta barne-ziurtasunean ondo oinarriturik.  

Lan-ildo hau Antonio Blayren irakaspenetan oinarritzen da. Horietan oinarrituta, Jordi Sapés Lemak testu teorikoak eta ariketa praktikoak uztartzen dituen metodo egituratu eta gradual bat eraiki du. Praktikak berebiziko garrantzia du; interesa duen edonork egin ahal du bidea, ez edozelan baizik eta modu esperimentalean.

ADCAn gabiltzanok urteak daramatzagu bide hau geure bizitzetan txertatzen. Web honen eta bertan iragartzen diren jardueren bitartez gure esperientzia partekatu nahi dugu. Era horretan sarbidea eskaini nahi diogu bere buruarekiko ezagutza sakonean murgildu eta garapen oso eta orekatua bilatu nahi duenari.