Iniciar sesión

Sarrera ikastaroa

Cursos, talleres y seminarios

Aurretiko hitzaldia

Hitzaldiaren helburua honako hau da: aurkeztea, era laburrean, gure lan-ildoen elementu nagusiak eta solasaldia egitea parte-hartzaileekin. Sarrera ikastaroaren aurretik egin ohi dugu, jendeak ikusi nahi bitu gure proposamena baliagarria dela bere kezkak argitzeko; kezka larrienetatik hasi eta existentziaren sakoneko zentzuneraino.

Ordubeteko iraupena izaten du.

Hizlaria

Jordi Calm Guiteras

Prezioa

Doan.

Kontaktoa

Info gehiago lortzeko eposta bat bidali ahal duzu E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  -era.

 

Sarrera ikastaroa

libro gratuito
Pulsar en la imagen para descargar el libro

Bertan xehe-xehe azaltzen dira barruko lan honen oinarri teorikoa eta garapen praktikoa osatzen duten kontzeptu guztiak.  Azalpena fase desberdinetan egituratuta dago eta tartea izaten da galderak egiteko eta jasotako edukiak barneratzeko.

Eduki horiek barneratzeak marko kontzeptual egokia eskaintzen du lan pertsonalari ekiteko. Era berean, ikastaroak lan hori zuzenduko duten tutoreak ezagutzeko parada ematen du.

Hona hemen egitaraua eta ordutegia:

Larunbat goiza (10etatik 14etara, 12etan etentxo batekin):

1.- Gizakiaren izaera: ikusteko, maitatzeko eta egiteko gaitasuna.
2.- Berezko gizakia eta gizaki pertsonal eta norbanakoa
3.- Gizartearen eragina. Norbanakoaren ekimena patroi sozialen aurrean.
4.- Hezi edo bezatu. Eredu baten inposaketa eta norbera izateari ukoa.
5.- Ni-ren ordez etorkizunean izateko proiektua eta errealitatea proiektu horren arrakasta edo porrotaren arabera baloratzea.
6.- Konplexuak, ilusioak, zaputzak.

Larunbat arratsaldea (16,30tik 20,30era, etentxo batekin 18,30etan):

1.- Berriro aurkitu ikusten, maitatzen eta egiten duen sujeto aeta ondo bereizi ikusten, sentitzen eta egiten duenetik. Gure existentziaren protagonismoa berreskuratu.
2.- Behatu eta ulertu munduarekin dugun harremana hutsaltzen duten axioma subkonszienteak. Egiaztatu “pertsonaia” bat ari garela antzesten eta aktore kontzientzia berreskuratu.
3.- Egiaztatu ulertzen ez duguna, bidegabea begitantzen zaiguna o oztopotzat daukaguna geure berezko gaitasunak garatzeko akuilua dela. Bizitza erronka bezala. 
4.- Geure identitatearen esperientzia, betetzen dugun funtzio soziala baino harago.
5.- Inkonszientera heldu beharra hura garbitzeko.

Igande goiza (10etatik 14etara, etentxo txikia 12etan):

1.- Munduan egoteko eta esku-hartzeko maila desberdinak: oihaneko legea, elkartrukea eta kontzientzia holistikoa.
2.- Lana eta lanbidea pertsonaiatik, gure errealitatearen protagonista eta eragile bezala.
3.- Familia eta harremanak pertsonaiatik, gure errealitatearen protagonista eta eragile bezala.
4.- Ideiak, sinismenak eta intuizioak pertsonaiatik, errealitatearen protagonista eta eragile bezala.
5.- Kanpoko eta barruko errealizazio.

Hizlariak

Jordi Sapés de Lema,  M. Pilar Moreta eta Jordi Calm

Prezioa

 80 euros

Kontaktoa

Info gehiago lortzeko aposta bat bidali ahal duzu E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  -era.

Cursos, talleres y seminarios